domingo, 16 de mayo de 2010
GURU
Guru txakurtxo bat da. Ile luzea eta leuna du elurraren kolorekoa. Beno, askotan ez da hain zuria... esaterako,euria egiten duenean eta bustitzen denean,nahiko marroia ikusten da. Orduan,lurra garbitzeko "fregona" baten antza hartzen du.
Beste batzuetan, aldiz, gabonetako zuhaitzaren itxura hartzen du: era guztietako ostoak lorategietatik itsasten zaizkio gorputzean, baina batez ere hanketan eta belarrietan. Hori gertatzen denean ez du ibiltzen jarraitu nahi.
Guruk urtebete t'erdi adina du eta 4 kiloko pisua.Berak ez dakien arren, nahiko txikia da.
Sudurra beltza, begi zorrotzak eta borobilak mahats beltz ale baten tamainakoak, hanka motzak eta buztana iletsua sorbaldaren gainean graziozki jarrita nabarmentzen dira.
Oso atsegina da jendearekin eta gainontzeko txakurrekin. Beti agurtu behar du bakoitza behar den moduan. Agurtzea eta jolastea dira gehien gustatzen zaizkion gauzak. Horretaz gain jatea ere badu gogoko, batez ere bere gailetak.
Ordu asko lo egiten du egunero. Ikusgarria da hankaz gora eta zurrunka egiten duenean!
Agindutakoa betetzen du ia beti, saria irabazteko aukera ez duelako galdu nahi, pentsatzen dut nik. Baina txakurtxo eme bat ikusten ba du errepidearen beste aldean ez da batere fidagarria, oso "emakumezalea" atera zaigu eta...
Guru orain niri begira nago, ea bukatzen duzun hori eta jaramonik egiten didazun esanez bezala.
Beraz, amaitutzat emango dut sarrera hau eta jolastera joango gara oraintxe bertan.
Etiquetas:
deskribapena
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
8 comentarios:
Es muy bonito. La descripción te ha quedado perfecta. La entrada ha quedado muy bien en el blog y además es muy larga. Que suerte tienes de tener un perrito tan mono!
Agur bero bat:
Nahid
Kaixo!
kaixo Karmele,asko guztatu zait
egin dezun deskripzioa.Espero dut ni berdin egitea.
Agur
Asko gustatu sait sure tzakurra,
gogoratu dit nire txakurrari txikia
senean.Baina nirea sen pilota bat
suria eta puntutxo bat beltxa.
¡karmele!Es preciosísima la descripción de tu perrito ¡ y su foto! MUCHÍSIMAS GRACIAS!
Kaixo karmele:
Gustatu zait txakurra eta bere dezkripzioa eta nik Nahidrekin nago ze sorte daukazu.Hain txakur polita da eta.
¡Karmele!
Zure txakurra asko guztatu zait eta ya badakisu beti nago prest zure txakurra zaintzeko.
Ja,ja,ja.
Beno musu bero bat.
Oso polita da zure
txakurra.Textoa oso ondo dago.
Agur.
Karmale:
Te ha quedado muy bien. Tu perrito parece muy cariñoso, espero conocerle alguna vez.
Haces muy bien las descripciones.
Agur bero bat lagunok!!!
Publicar un comentario