viernes, 3 de diciembre de 2010

Marrazoak



MARRAZOAK


Marrazoak oso interesgarriak dira.

Marrazoa arrain mota bat da, kartilagozko hezurdurakoa. Harrapari ona eta azkarra da, eta beste arrain ugari eraso eta jaten ditu. Hortz handi eta zorrotzak dituzte, ilaratan antolatuak eta hiruki formakoak.

Marrazo batek, jaten ari den bitartean-edo hortz bat galtzen baldin badu, haren lekuan beste bat irteten zaio aste baten buruan.

Arrain hezurdun gehienek ikusmen ona dute, baina marrazoek ez. Horregatik, harrapakinak ehizatzeko usaimenaz baliatzen dira. Ur kopuru handiaren erdian dagoen odol tanta bakar bat usain dezake marrazoek.

Gainera, harrapakinen mugimenduak sorturiko seinale elektriko txikiak sumatzen dituzte gorputzean dituzten sentsore batzuei ezker. Ospe beldurgarria duten arren, marrazo harrapari handienak bakarrik dira arriskutsuak guretzat, Marrazo Zuria eta Tigre Marrazoa esaterako.


Espezie batzuk:

  • Zezen Marrazoa
  • Limoi marrazoa
  • Zerra Marrazoa edo Marrazo Beldurgarria
  • Iratxo Marrazoa
  • Marrazo Muturmotza
  • Marrazo Erraldoia
  • Marrazo Zuria
  • Marrazo Muturluzea
  • Marrazo Balea

Laburbilduz, oso zentsumen onak ditu eta oso arriskutsua da guretzat.



2 comentarios:

laura dijo...

Te ha quedado superbien!

adam dijo...

Me encanta como lo has redactado
Noelia, y la foto está muy
chula!